Leo Harlem umorista
Leo Harlem eta Daniel de la Camara umoristak Amaia KZk hartuko duen Bakarrizketa Jaialdian izango dira igandean.
Leo Harlem y amigos –
Leo Harlem eta lagunak– izenburupean garatuko dute saioa, urtarrilaren 13an, 19:00etan. Dagoeneko, sarrerak agortu dira.
Leonardo Gonzalez, Leo Harlem goitizenaz ezagunagoa,
El Club de la Comedia umore saioan ekin zion bere ibilbideari. 2002ko III. Bakarrizketa Lehiaketan finalista suertatu zen. Telebista eta irratiko saio ezberdinetan parte hartzen du.
Daniel de la Camara bestalde, komikilariaz gain, umorista ere bada. Kazetaritza ikasi zuen arren, interpretazioa ere atsegin eta horri ekin zion beranduago. Irratian, telebistan eta prentsan lan egin du Camarak, azkenaldian, ikus-entzunezko umore saioetan aritu bada nagusiki.