Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Joxe Juan Ugalde: Bultza eta bultza

admin
Bidasoa
2013/01/11
Bihar Bilborako deia egina du Herrira mugimenduak Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea lelopean. Atarikoa Baionan izan zen, iazko azaroaren 10ean, Hurbildu bakera. Giza eskubide guztiak, euskal preso eta iheslariak Euskal Herrira goiburupean. Bi mobilizazioen xedea berbera bada ere, bistan da osoagoa eta zehatzagoa gerta litekeela iparraldeko deialdia bakerako prozesu edo garai berri dei dezakegun honetan. Aurrera egin aurretik, eta ñabardura gisa, esan dezadan iparraldea eta hegoaldea oso modu desberdinean ari direla erantzuten ETAk indarkeria utzi ondorengo aro honetan. Baionako manifestazioak Baionako Foroan izan zuen segida. Ipar Euskal Herriko alderdi politiko eta eragileek jendartean aurkeztu zuten adierazpena adostu eta sinatu zuten, besteak beste, ETAk 2011n iragarritako indarkeria-uzteak bake prozesuan aurrera egiteko ateak zabalik utzi zituela azpimarratzeko, eta estatuen eta ETAren arteko elkarrizketa eskatzeko. Horrekin batera, gatazkak sortutako biktima guztiak eta haien sufrimendua aintzat hartzeko eskatu zuten. Baionako adierazpena iritzi eta joera politiko desberdinetako pertsona ezagunek sinatu zuten: Max Brisson kontserbadoreak, Frederique Espagnac eta Kotte Ezenarro sozialistek, Jean-Rene Etchegaray zentristak, Michel Larralde sindikalistak (CFDT), Xabi Larralde Batasunako bozeramaileak, Abertzaleen Batasuneko Jakes Bortayrouk eta Jean Lissar ekologistak. Orain dela hilabete batzuk inor gutxik pentsa zezakeen iparraldean horren argazki kolore-anitza egiteko aukera izango zenik. Ipar Euskal Herriak emandako ikasgaia analisirako utzita, bihar Bilbon ikusiko dugun manifestazioa ere anitza eta jendetsua izango dela aurrera liteke, alderdi guztiak bertan izango ez diren arren, azken asteetan izandako atxikimenduen zerrenda luzeak ikusita. Biharkoa posizio hartze edo atxikimendu adierazte soil bat baino askoz gehiago da. Biharkoa, ez atzera ez aurrera, blokeatuta dagoen une bati iritzia, aldarrikapena eta eskakizunak jartzeko ekimen historikoa izango da. Batetik, euskal presoen eskubideak errespetatzeko eskatu da; bestetik, blokeo egoera apurtu eta irtenbideen klabean jartzeko. ETAk indarkeria utzi ondorenean, hurrengo urratsak azkar eta errenkan etorriko zirela uste izan dugu askok. Ez da horrelakorik gertatu. Gutxienez, preso dauden gaixoen eta zigorraren hiru laurdenak beteta zituztenak azkar batean etxeratuko zirela uste izan dugu, eta baita modu eta helburu bereziz sortutako Parot doktrina bertan behera utzi eta sakabanatze politika arintzeari ekingo ziotela ere. Ez da horrelakorik gertatu. Gehiago: Raxoyren gobernuak helegitea jarri dio Estrasburgeko Giza Eskubideen Epaitegiak Parot doktrinaren kontra emandako epaiari, eta urteko lehen hiruhilabete honetan espero da epaitegiak helegitea berrikusi eta behin betiko erabakia hartzea. Lagungarria izango litzateke azken epaia kondenak luzatzeko erabaki artifizial horren kontrakoa izatea, ez espetxe politika malgutzeko soilik, baita Raxoyren gobernuari eskuak libreago uzteko ere. Izan ere, Espainiako Gobernua azken urteetan harilkatutako diskurtsoaren preso da gaur egun espainiarren iritzi publikoan; baita biktima elkarte batzuen presioaren gatibu ere. Espetxe politika eta presoen eskubideen aldarrikapenetik landa, biharko manifestazioak irtenbideak eskatuko ditu, espetxeak hustu eta Euskal Herria, behingoz, normalizazio politikoaren bidera eramateko. Raxoyren gobernuaren errezeta jakina da: presoek ETArekikoak modu pertsonalean apurtu eta biktimei barkamena eskatzea. Alde horretatik, eta blokeoa bi aldeetako batek apurtu behar duela iritzita, aste honetan argi hitz egin du Jon Garai Herrira mugimenduko bozeramaileak El Correo-ri emandako elkarrizketan. Presoek biktimekiko keinuak egin behar dituztela esan du, eta prest omen daude horretarako, zein urrats/keinu eta noiz etorriko diren zehazterik izan ez badu ere. Jon Garaik dio presoek urrats horiek eginda, gizartean nolabaiteko enpatia sortuko dutela eta gizartea Rajoyri begira jarriko dela, orain arte ukatu duen irtenbideari atea zabaltzea exijitzeko. Eskema horretan zein da gizartearen egitekoa? Konponbidearen orgari irmo bultzatzea. Eta zein da euskal erakundeen egitekoa? Madrilen ahalik eta gehien eragitea. Ziur naiz, bihar Bilbon izango ez bada ere, Eusko Jaurlaritza buru-belarri murgilduta egongo dela afera horretan. Unea historikoa da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.