Errenteria-Oreretako Fanderiako Auzo Elkarteak eta Errenteria Atletismo Taldeak Fanderiako VII. Krosa antolatu dute iganderako (hilak 13). Haur eta gazteentzako lasterketa da, bost mailatan banatuta —horien arabera ibilbide luzeagoa edo laburragoa egingo dute–: aurrebenjaminak (2004-05 urteetan jaiotakoak, 510 metroko ibilbidea); benjaminak (2002-2003, 510 metrokoa); alebinak (2000-2001, 840 metrokoa); haurrak (1998-1999, 1.350 metrokoa) eta kadeteak (1996-1997, 1.650 metro).
Izena egunean bertan eman behar dute parte hartu nahi dutenek, 11:00etatik aurrera, antolatzaileek horretarako prest izango duten gunean. San Silbestre Txikian erabilitako dortsalak balia ditzakete korrikalariek.