Elkartasun gunean 11 eragilek parte hartuko dute
Elkartasun gunea izango da gaur arratsaldean espetxe zigorra jaso duten gazteei elkartasuna adierazteko. Joan den ostiralean egin zuten, eta gaur berriro errepikatuko dute. 18:00etan hasiko da, eta 11 eragilek parte hartuko dute. Bakoitzak 10 minutuko tarte edukiko du elkartasuna bere moduan adierazteko.
Eragileei tartea egin ondoren, 19:55ean argazki masiboa aterako dute guztien artean.
Honakoak dira parte hartuko duten eragileak: Oreretako Gazte Asanblada, Batera Bai, Ttur-ttur, Oiartzungo EHE eta Itotiyak, Ikasle Abertzaleak, AHT Gelditu, Lau Haizetara, Herrira, LAB, Xenpelar AEK, LAB eta Bilgune Feminista.