Apirilaren lehenengo hamabostaldian abiatuko da atez atekoa Lezon
admin
Bidasoa
Apirilaren elehenengo hamabostaldian larriko du martxan udalak atez ateko hondakinen bilketa sistema berria. Herritarren aurrean azaldu ostean, komunikabideen aurrean aurkeztu dute behin betiko sistema Ainhoa Zabalo alkateak eta Mikel Arruti zinegotziak. Lehenik eta behin atzoko batzar nagusiaren balorazio “baikorra” egin du Zabalok, “200 lagunetik gora bildu ziren bertan, arrakastatsua izan da jasotako erantzuna”.
Atez atekoaren alde teknikoari dagokionean, bilketa egunak zazpi izango direla zehaztu du alkateak. Organikoa, astelehen, ostegun eta larunbatetan bilduko dute; ontzi arinak eta plastikoa astearte eta ostiraletan; papera eta kartoia, asteazkenetan; eta errefuxa, berriz, igandeetan. Ordutegiari dagokionean berriz, goizez egingo dute bilketa kamioiek, eta lezoarrek arratseko 20:00etatik hurrengo goizeko 07:00ak arte izango dute egun horretan dagokion frakzioa ateratzeko aukera.
Hondakinen bilketa egiteko baliabideak udalak berak banatuko ditu. Besteak beste, bi kubo marroi eta hiru rafiazko poltsa jasoko dituzte lezoarrek etxe bakoitzeko. Poltsa horietako bat papera eta kartoia biltzeko izango da, bestea ontzi arinak eta plastikoa biltzeko eta hirugarrena eta grisa izango dena azkenik, pardela eta konpresak biltzeko. “Azken hori egunero atera ahalko da”, azaldu du Zabalok. Errefuxaren kasuan, biodegragarriak diren poltsak banatuko ditu udalak etxe bakoitzeko.
Bost ekarpen eta larrialdi gune
Hasierako proposamenean halako hiru gune sortzea aurreikusi bazuen ere, Altamiran eta Landa Eremuan jasotako ekarpenak aztertuta, bost ekarpen eta larrialdi gune sortzea erabaki du udalak. Autokonposta egiten duten bizilagunek, hobariak izango dituztela jakinarazi du bestalde Zabalok, %40ko hobaria hain zuzen ere.
Isunak jartzeko asmorik ez dutela nabarmenduta, frakzioak zuzen biltzen ez dutenen kasuan jarraitu beharreko prozedura zehaztuta dute, bestalde. “Nahigabe egiten dutenei behin eta berriz azalduko diegu nola egin, ohitura onak hartzea, informatzea eta formatzea delako gure helburua. Asmo txarrez egiten dutenen kasuan berriz, pegatina jarriko zaie lehenik, jarraipena egin ondoren eta isuna jarri azkenik, berdin jarraitzen badute”, azaldu dute. Lezoarrek erronka berriari “ongi” helduko dioten zalantzarik ez duela gaineratu du Zabalok gaurko agerraldian.
Hurrengo lana, zintzilikarioak jartzen hastea eta informazio bulegoa zabaltzea izango da, otsaileko lehen astean zabalduko ditu ateak azken horrek.
Apirilean atez atekoa abiatu bitartean Lezo herri iraunkor egiteko bidean “lanean tinko eta kemenez” jaraituko dutela gaineratu du Zabalok eta “atez atekoaren atarian, ohitura txiki batzuk aldatzera” gonbidatu ditu lezoarrak, “iraunkortasunaren bidean, gurea herri eredugarria izan dadin”.
Zabor poltsak balkoietan zintzilik
Herritarren artean atez atekoa ondo hartu ez duten bizilagunak ere badira. Horren adierazgarri, gaur goizean, hainbat etxeetako balkoietatik zintzilikatu dituzten zabor poltsak dira.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.