Udal agintariei azalpenak eskatu dizkie Lezoko PSE-EEk
Etxetik kaleratu dituzten eta Markesene orubean kanpin dendetan bizitzen ari diren bi familien auzia dela eta, azalpenak eskatu dizkie udal agintariei PSE-EEko zinegotzi Mikel Arrizabalagak. Horrekin batera, udal adierazpenari erantzunez, PSE-EEk gaiaren “erabilera alderdikoirik” ez duela egin eta PPrekin etxe kaleratzeen gainekolegerik ez duela adostu adierazi du. Hurrengo udalbatzan bi familiek bizi duten “egoera konpontzeko” udal arduradunek egindako gestioen gaineko informazioa eskatuko dutela jakinarazi du Arrizabalagak azkenik.