Petra Lekuona zaharren egoitzan du Arraztalok eremu bat
Ia hilabete darama Arraztalo elkarteak traktore bat lortzeko dirua biltzen. Urtarrilaren 20a bitarte finantzazioaren gutxienekora iritsi nahi dute, 6.000 eurora, alegia. Oraingoz 4.000 euro pasatxo lortu dituzte. Lehen fase hori gaindituz gero, bigarrena irekiko dute, “baina hori aurrerago ikusiko dugu, orain oraingoa!”, dio Kotxi Larrañaga Arraztaloko kideak. “Baina argi dugu: lortzen dugun traktorea herriak lortutakoa izango da”
Traktorea zertarako? Arraztalok bi lur eremu (hirugarrena lortzeko bidean) eta hiru sagarrondo ditu. “Lurra lantzeko makina bat besterik ez dago momentu honetan eta traktore batek asko lagunduko luke”. Horri kontsumo taldeko itxaron zerrenda gehitu behar zaio. Guztia kate bat dela azaldu du Larrañagak: “30 familia daude kontsumo taldean, horiek baratzean aritzen diren lau lagunek prestatzen dieten saskia jasotzen dute astelehenero. Itxaron zerrendan ia beste hainbeste familia daude eta horretarako ere behar dugu traktorea. Eskaria handia da eta produkzioa handitu beharra dago. Lan gehiago egin beharrak jende gehiago jartzeko aukera izango genuke”.
Hainbat bide laguntzeko
Finantzazio kanpaina Internet bidezkoa da (
euskadi.goteo.org/project/traktorea), baina kontu korronte bidez (Kutxa: 2101 0060 05 0 012672317; Caixa: 2100 4481 08 0200088473) edo dirua eskura emanda ere lagundu daiteke, “gero gu arduratzen gara diru hori Internetera bideratzen”, adierazi du Larrañagak.