Irungo Herri Bilguneak Bilboko manifestaziora joateko dei egin du
Irungo Herrira-k Bilbon izango den euskal presoen eskubideen aldeko manifestaziora joateko dei egin du. Giza eskubideak, bakea, irtenbidea. Euskal presoak Euskal Herrira lelopean, Bilboko kaleak betetzea espero du mugimenduak. 17:30ean aterako da manifestazioa, La Casillatik.
Irungo Herri Bilgunetik irundar oro animatu dute bertan parte hartzera, “iaz bezala Bilboko kaleek jendez gainezka egin dezaten”.
Hala, autobusean joateko interesa duten lagunek, Hazia Kultur Elkartean edo Elatzeta elkartean eman dezakete izena.