Danbor hotsek hatuko dute Lezoko plaza igandean
Donostiako danborradaren eguna ospatuko dute igandean Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek eta Musika Bandak, eta hortaz, danbor hotsek hartuko dute Gurutze Santuaren plaza egun horretan. 12:00etan abiatuko dira musika eskolaren egoitzatik kalejiran ikasleak eta musika bandako kideak, eta emanaldi nagusia plazan egingo dute ordu erdi beranduago. Euria egingo balu Saldisen egingo dute danborrada.