1,3 milioi euroko iruzurra egin zuen abokatua otsailan epaituko dute
Higiezinen inguruko iruzurra leporatutako abokatua otsaila bukaera edo martxoa hasieran epaituko dute Gipuzkoako Auzitegian. Fiskaltzak hamar urteko espetxe zigorra, 5.400 euroko isuna, eta kalte ordainak ematea eskatu du. Denera, 1,3 milioi euroko ustezko iruzurra egin zuen abokatuak etxebizitza erosi nahi zuten 20 bat lagunei.
Efe agentziak plazaratutakoaren arabera, gertakariak 2002 eta 2008 urte artean eman ziren. Abokatuak enkantean aterako ziren higiezinak eskuratzeko “kontaktuak” zeuzkala esan zien erosleei, baina etxebizitzaren balio osoaren kopuru bat aurreratu behar zutela hori ziurtatzeko adierazi zien. Gerora, diru kopuru horiek auzitegiaren kontu korrontera bideratu behar zituela esan arren, bere kontu propiora bideratzen zituen, beti ere, Eferen arabera.
Hala, abokatuak ustez Hondarribiko eta Irungo etxebizitzen gaineko informazioa ematen zien kaltetuei; baita ustezko jabeen eta kaleratze prozeduren inguruko datuak ere. Gerora, etxebizitza eskuratzen ez zutela ikusita, euren dirua itzultzeko eskatu zioten abokatuari eta honek, biktima berriek aurreratutako diruarekin itzuli zuen zenbait kaltetuek emandakoa.