Aulki mugikorreko estropada, Bidasoan
Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Fondo Ligarako hurrengo proba Bidasoa ibaian egingo dute urtarrilaren 12an, larunbatarekin. Santiagotarrak klubeko arraunlariak bertan izango dira, 16:00etatik aurrera, lehia irabazteko prest.
Santiagotarrak-ek denera, 16 ontzietan banatutako 52 arraunlariekin parte hartuko du proban. Gainera, Bidasoa ibaiaren jaitsiera Gipuzkoako Ligarako puntuagarria izango da.
Bertan lehiatuko diren gainontzeko kluben artean besteak beste, daude: Orio, Ur Kirolak, Hondarribia, Zarautz, Donostia Arraun Lagunak eta Pasai Donibane-Koxtape.