Orreaga inguruan ibiliko dira Errenteriako mendizaleak
Urdaburu mendizale elkarteak Mediterraneko isurialdeen banalerroaren hurrengo etapa hilaren 19an egingo du. Ibañeta gainetik Urkiagako leporaino joango dira mendizaleak, eta bidean, Girizu, Lindus, Mendiaundi eta Adi mendateak pasatuko dituzte. Sei ordu ibiliko dira mendian barrena.
Ohi bezala, goizean goiz aterako dira mendizaleak, 07.30ean, Zumardiko autobus geltokian. Izena astearte eta ostegunetan eman daiteke elkartean, 20:30etik 22:00etara, edo egun eta ordu berean 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta.