Inauterietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea ostiralean bukatuko da
Irungo Udaleko Kultur arloak jakinarazi duenez, Inauterietako kartel lehiaketan parte hartzeko epemuga urtarrilaren 11 izango da. Ospitale Zaharrean kokatutako egoitzan entregatu beharko dira lanak, ostiraleko 14:00etan asko jota.
Kartel lehiaketaren irabazleak 500 euroko saria jasoko du eta 150 euroko akzesita ere aurreikusi dute antolatzaileek.
Lanak 70×50 zm-ko neurriak eduki beharko ditu eta tamaina bereko panel batean aurkeztu beharko dira, formatu bertikalean. Agertu beharreko testua ondokoa izan beharko du: Irungo Inauteriak 2013 Carnavales de Irun otsailak 7-12 febrero.