Irun eta Hondarribiko bizilagunek faktura elektronikoaren alde egin dezaten nahi du Txingudiko Zerbitzuak-ek. Era horretan, 55.000 euroko aurrezpena egin dezakeela dio Txinzerrek eta bide batez, izapideak erraztu eta ingurumena zainduko lukeela uste dute erakunde agintariek. Jose Antonio Santano Txinzerreko presidentea eta Aitor Kerejeta presidenteordeak faktura elektronikoaren aldeko
Baztertu paperak! kanpainaren berri eman dute gaur.
Gaur egun ia 40.000 harpidedun daudela azaldu dute agintariek, eta horietatik 33.000 partikularrak dira eta beste 7.000, enpresak. Guztiek zerbitzu elektronikoa erabiltzen hastekotan, erakundeak 55.000 euro aurrezteko aukera izango lukeela azaldu dute Santanok eta Kerejetak.
Aarlo ekonomikoaz gain, ingurumenarena nabarmendu du Kerejetak. Izan ere, Txinzerrek 2,4 tona paper erabiltzen ditu ohiko fakturak postaz bidaltzen.
Hala, zerbitzuan izena emateko interesa duten harpidedunak
Txinzerren weborrira jo dezakete.