San Sebastian bezperan, Donibaneko erretiratuen afaria
Donibaneko Aiton-Amunen Aterpeko arduradunek afaria antolatu dute hilaren 19rako, San Sebastian bezperarako. Afaltzeaz gain, danborrada joko dute erretiratu sanjuandarrek, eta dena ondo atera dadin entseguak egingo dituzte hilaren 14an, 16an eta 18an 19:00etatik 20:30era. 55 urtetiko gorakoentzako da afaria, eta prezioa, 22 eurokoa (bi entsegua gutxienez joaten direnek bi euroko deskontuan dute prezioan). Honakoa da afariaren menua: jabugo urdaiazpikoa; txanpiñoi bolobana; arrain zopa; gulak; abakandoa; azpizuna; izozkiarekin tarta, xanpaina, kafea eta kopa. Musika eta dantzatzeko aukera ere izango dira.