Hamabi T enpresako Pasaiako langileek euren egoera salatu dute
Hamabi T enpresako Pasaiako langileek kartelak jarri dituzte herrian, bizi duten egoeraren berri emateko. Etxez etxeko laguntza zerbitzua ematen du Hamabi Tk, eta Pasaiako Udalak enpresa hori azpikontratatua du zerbitzua emateko. OARSO BIDASOKO HITZA-k San Pedron jarrita ikusi dituen karteletan jartzen duenez, Pasaiako Udalak enpresari ematen dituen zerbitzuak ordaintzen dizkio, “baina zuek langileei ez”. Hala, langileek salatu dute ez dutela aparteko saririk jaso, nominak gaizki egin dizkietela, eta aparteko orduak “zentimoetan” ordaindu dizkietela.