Lurraldebus txartelarekin topoa ordain daiteke jada
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegitura Sailak jakinarazi du Lurraldebus txartelarekin topoko txartelak ordain daitezkeela jada, Lasarte-Oria/Hendaia lineakoak hain zuzen. Gaur jarri dute abian zerbitzua. Hala, martxoaren 4an abian jarriko da EuskoTrenen ere txartel bakarra, beraz, ordura arte ohiko prezioa izango dute txartelek, eta txartel bakarraren barruan tren zerbitzua sartzen denean prezio baxuagoak izango dituzte txartela erabiltzen dutenek.