Bertako landaretza bultzatzeko baso lanak egin dituzte Jaizkibelen
Pinudia bakandu eta bertako landareriaren hazkundea bultzatzeko lanak egin dituzte Jaizkibel mendian Lezoko Udaletik jakinarazi dutenez. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendiak eta Habitatatk kudeatzeko zerbitzuaren zuzendaritzapean egin dituzte lan horiek gizarteratze programaren barruan La Caixak ordainduta. Bi eremu nagusietan bananduta, Jaizkibelgo zortzi hektareatan egin dituzte baso lanak: “Hondarribiarekin mugan dagoen bost hektareatako partzelan da bata, eta mendi gailurraren azpian gelditzen dena, bestea”. Lehenengo eremua pinus pinaster espezieko pinudi itxia dela azaldu dute udaletik, eta bertan pinudi horren bakanketa lanak egin dituztela gaineratu. Bigarren eremuan, berriz, pinudiaren bakanketa selektiboa egin dute bertan diren ametzen hazkuntza errazteko.