Aurtengo tasen salbuespena eska daiteke
Otsailaren 28a bitarte uraren, estolderiaren eta zaborraren aurtengo tasen salbuespena eskatzeko aukera dago. Jaso ahal izateko, baina, baldintza bat dago: lanbide arteko gutxieneko soldata ez gainditzea edo euskal sistemaren prestazio ekonomikoa jasotzea.
Tasen salbuespena eskatzeko udaletxeko informazio bulegora jo behar da. Horretarako hainbat agiri aurkeztu behar dituzte eskatzaileek: nortasun agiriaren kopia, elkarbizitza ziurtagiria, tasen azkeneko ordainagiria, familiako diru sarreren agiriak, azken errenta aitorpena, Gipuzkoako Foru Ogasunaren ziurtagiria (ondasunik eta errentarik ez duela ziurtatzen duena) eta langabetuek Lanbideren egiaztagiria.