2013ko Inauterietako kartel lehiaketa abian da Hondarribian
Hondarribiko Udalak 2013ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du. Interesdunek BAZ bulegoan aurkeztu beharko dituzte lanak, hilaren 17tik 19ra. 70×50 zentimetro neurtu behar dute, edozein teknika erabili daiteke, eta “Hondarribia. Inauteriak 2013” testua azaldu behar dute. Epaimahaiak arkeratutako lanaren egileak 450 euroko saria jasoko du. Otsailaren 4tik 17ra, aurkeztutako lanaen erakusketa jarriko dute Zuloaga Etxean.