Hainbat jarduera antolatu ditu Kabigorri Ateneoak urtarrilerako
Irungo Kabigorri Ateneoak urtarrileko agendaren berri eman du dagoeneko. Hala, Gipuzkoako hainbat herri igaro ondoren, Iraitz Arabolaza artista oiartzuarraren margolanak erakusgai jarri ditu elkarteak urtarrila bukaerara bitarte.
Horrez gain, Gabonetako etenaldiaren ondotik, igandetako Jam Session-ei berriz ere helduko diela jakinarazi dute bertako kideek. Igandero da hitzordua, 19:00etan.
Olerki errezitaldia
Urtarrilaren 18an olerkien txanda helduko da Kabigorrira. Ainara Maia irundarrak Chansons d’amour/Ilargi beterik gabeko gaua liburuxka aurkeztuko du, 19:30ean.