ELIRALE H
H lan berriaren entsegu publikoa egingo du Elirale Dantza Taldeak datorren ostiralean, hilak 11. Amaia Hennebutte Millarden
Himalayajavakaputazidiburrina, eta Ur Apalategiren
Beste bizitza lanetan oinarritutako koreografiak “betetzen gaituzten hutsuneetaz” galdekatu eta gizatasunari buruzko gogoeta egiten duela azaldu dute antolatzaileek.
Entsegua Errenteria Hiria Kulturguneko Dantza gelan izango da 19:00etatik aurrera eta sarrera mugatua izango dela zehaztu dute ekimena elkarlanean antolatuko duten Kukai Dantza taldeak eta Errenteriako Udalak. Entsegua ikusteko
dantza[abildua]kukai.info helbidera mezua bidali beharko dute interesdunek izen abizenekin eta lagun kopurua zehaztuta.