Etxetik kaleratuta kanpin dendan bizitzen
Alokairua ordaintzerik ez zutela eta etxe berean bizi ziren zortzi lagun kaleratu dituzte. Bi familiatako kideak dira kaleratutakoak eta horietatik lau, kanpin dendetan bizitzen ari dira atzo gauaz geroztik, Markesenea orubean. Kaleratuak bihar eguerdian dira biltzekoak Ainhoa Zabalo alkatearekin egoeraren berri eman eta irtenbideren bat eskatzeko.