TAO sistema Gaztañora zabalduko dute
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, astelehenetik aurrera TAO ordaindu beharko da Gaztaño auzoan eta Tomas Lopez kalean (1-15 zenbakiak). Bertako bizilagunei jakinarazi diete hamabost eguneko epea izango dutela aparkatzeko baimen txartela tramitatu ahal izateko. Txartel horrekin, gainera, erdialdeko 1. eremuan ere aparkatua ahal izango dutela jakinarazi du udalak.
Eremu horietan TAO sistema ezartzearekin batera, Lousada kaleko eremua (Arramendi parkea) aldirietako aparkaleku gisa erabiltzeko aukera izango dela azaldu du udalak, astelehenetik aurrera.