Jon Perez preso politiko antxotarra aske utzi dute Parisen, behin-behinean. Antxoko Herrira-k jakinarazi du haren senitartekoak harekin egon zirela atzo gauean, eta haren kontrako epaiketa egin arte behin-behinean aske utzi dute, baina astero Parisko epaitegira sinatzera joan beharko du.
Irungo epaitegian atxilotu zuten Jon Iñaki Perez urriaren 20an, ihesean egon eta gero.