Iñigo Legorburu Mutrikuko saria jasotzen
Beste sari bat ekarri du Errenteria-Oreretara Iñigo Legorburuk. Mutrikuko Okelar Bartsopaper Sariketan bigarren izan da errenteriarra,
Hitzen ekonomian lanarekin. Lanean, Legorburuk esanda, “krisi honen erpinak arakatu eta bizi dugun egoerarekin guztiz kritiko azaldu naiz”. Saria abenduaren 22an eman zioten Errenteria-Oreretako sortzaileari; lehena Amaia Agirre Villabonako bertsolaria izan zen,
Biziminak minbiziari bertso sortarekin.
Urte biribila izan da 2012a Legorbururentzat. Idatzizko lanen hainbat lehiatan sei sari lortu ditu.