Haurdunaldiak bikoteetan duen eragina, hitzaldian
Alcampo merkataritza guneko Erotic Zentren hitzaldia egingo dute hilaren 12an (larunbata): haurdunaldiak bikoteetan ekartzen dituen aldaketei buruz ariko da hizketan Nerea Sancho EHUko Psikologia irakaslea. 11:00etan hasiko da solasaldia, doan da, eta ordu eta erdi ingurukoa izango da. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko deitu honako telefono zenbakira: 943 420 000.