Antxoko Herrira-ren manifestazioa, bihar
Urtarrilaren 12an Bilbon egingo den mobilizazio orokorra girotzeko, manifestaziora deitu ditu herritarrak Antxoko Herrira-k biharko (larunbata). 13:30ean hasiko da mobilizazioa, Gure Zumarditik. Bestalde, Antxoko bilguneko kideek esan dute jada 70 pertsonak eman dutela izena Bilboko mobilizaziora joateko, eta autobusen zerrendak honako tokietan daudela: Kamio, Kurlinka, Mimos eta Leunda tabernetan.