
Iazko saioa, kiroldegian.
Heldu den igandean, hilak 6, preso eta iheslariekiko elkartasun bertso saioa izango da. Etxerat elkarteak antolatutako saioa 17:00etan hasiko da, Elorsoro kirolegian.
Zortzi bertsolari igoko dira oholtza gainera: Julio Soto, Amest Arzallus, Maialen Lujanbio, Hodei Barroso, Igor Elorza, Andoni Egaña, Jon Maia eta Arkaitz Oiartzabal
Xamoa. Unai Elizasu izango da gai jartzailea.
Sarrerak
12 euroan daude salgai sarrerak. Oiartzunen ohiko lekuetan erosteaz gain, beste hainbat herritan eros daitezke: Irunen Hazia tabernan; Hendaian Kanttu ostatuan; Errenteria-Oreretan Arkaitza eta Landare tabernetan; Lezon Tiñelu tabernan; Pasaian Herriko tabernan; Lesakan Arranoan; Donostian Hontza liburu-dendan eta Herria tabernan; Hernanin Garin eta Aralar tabernetan; Villabonan Iratzar tabernan; eta Tolosan Raku tabernan.
Egunean bertan ere sarrerak eskuratzeko aukera izango da kiroldegian, 15 euroren truke.