'Barrura begiratzeko leihoak' filma emango dute bihar Gezalan
Barrura begiratzeko leihoak filma emango dute Gezalan
Lezoko Herri Bilguneak antolatuta, Barrura begiratzeko leihoak filma emango dute bihar Gezala Auditoriumean. Bost euskal presoren erretratua egin dute film horretan Josu Martinez, Txaber Larreategi, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Eneko Olasagasti zuzendariek. Sarrera doakoa da eta emanaldia 19:30etan hasiko da. Herrirako kideek herritar guztiak deitu dituzte ekimenean parte hartzera.