Mari Domingik eta Olentzerok harrera egingo diete etzi herriko haurrei
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen Olentzerok Iraultza dantza taldearen laguntza izango du Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen Olentzero etzi aterako da Madalen ermitatik, 17:00etan. Eguna, baina, ez da horretara mugatuko: 12:00etan, Lau Haizetararen egoitzan (Pablo Iglesias kalean, topoaren geltoki parean), tradiziozko ahozko ipuinak kontatuko dizkiete haurrei. Egun osoan zehar baserritar jantzia soinean izateko eskatu dute elkarteko kideek, eta opariak egiteko garaian «euskal kulturaren alde» egiteko aholkatu dute. 17:00etan aterako dira Mari Domingi eta Olentzero, etzi, Madalen ermitatik. Ibilaldia egin ondoren udaletxera iritsiko dira, eta bertan umeen gutunak jasoko dituzte. Izan ere, elkarteko kideek 2.550 gutun eman dizkiete herriko ikastetxeetako 0-7 adin tarteko haurrei, eta horiek jasotzea dute helburu. Horretarako oholtza jarriko dute. Gainera, aurten, berritasun batekin dator elkartearen ekimena. Izan ere, Iraultzako dantzariek berriz ere parte hartuko dute Mari Domingiren eta Olentzeroren segizioan. Hortaz, dena prest du Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak Olentzerok eta Mari Domingik herritik zehar alaitasuna bana dezaten.
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen Olentzerok Iraultza dantza taldearen laguntza izango du
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen Olentzero etzi aterako da Madalen ermitatik, 17:00etan. Eguna, baina, ez da horretara mugatuko: 12:00etan, Lau Haizetararen egoitzan (Pablo Iglesias kalean, topoaren geltoki parean), tradiziozko ahozko ipuinak kontatuko dizkiete haurrei. Egun osoan zehar baserritar jantzia soinean izateko eskatu dute elkarteko kideek, eta opariak egiteko garaian «euskal kulturaren alde» egiteko aholkatu dute.
17:00etan aterako dira Mari Domingi eta Olentzero, etzi, Madalen ermitatik. Ibilaldia egin ondoren udaletxera iritsiko dira, eta bertan umeen gutunak jasoko dituzte. Izan ere, elkarteko kideek 2.550 gutun eman dizkiete herriko ikastetxeetako 0-7 adin tarteko haurrei, eta horiek jasotzea dute helburu. Horretarako oholtza jarriko dute.
Gainera, aurten, berritasun batekin dator elkartearen ekimena. Izan ere, Iraultzako dantzariek berriz ere parte hartuko dute Mari Domingiren eta Olentzeroren segizioan.
Hortaz, dena prest du Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak Olentzerok eta Mari Domingik herritik zehar alaitasuna bana dezaten.