«Herritarren ongizatea» da 2013 aurrekontuen lehentasuna
15.500.000 euro inguruko aurrekontua izango du udalak; auzolanak ere garrantzia «handia» izango du 2013rako aurrekontuak aurkeztu zituen atzo udal gobernu taldeak. 15.500.000 euro inguruko aurrekontua izango du udalak, eta «lehentasuna herritarren gizarte ongizateak» izango du. Auzolana ere garrantzitsua izango da. Gizarte ongizateari dagokion partida bere horretan mantendu dute, «garrantzia berezia duelako, ezinbestekoa baita aukera eta egoera txarrenean daudenak babesteko». Udalaren erronka nagusia egoera ekonomiko larria sufritzen ari diren familia oiartzuarrei babesa ematea izango da. Prebentzio talde berria ere martxan jarri du, eta parekidetasunaren gaiari «indar berezia» emango dio. Herriko eragileek jasotzen dituzten laguntzak «mantentzeko ahalegina» ere egin du udalak. Auzolana izango da «garrantzia handia» izango duen beste gaietako bat: «Egitasmo nagusienetarikoa izango da eta 100.000 euroko partida mantenduko da». Datorren urtean herriko beste auzo batzuetan gauzatuko dituzte auzolan saioak (aurten bidegorrian eta Ergoienenen egin dituzte). Horiek prestatzen ari dira udala eta Auzolan Brigada. Udalak bere buruari jarritako beste erronka zerbitzuak hobetzea izango da: «Atez ateko hondakin bilketari dagokionez, urrats berriak egin nahi ditugu zerbitzua hobetu eta baliabideak optimizatzeko; garraio publiko propio eta bideragarria sustatzen jarraituko dugu, eta Bibliotekako sabaia konpondu eta igogailua jarriko dugu». Krisia eta murrizketak Gainontzeko partida guztietako egokitzapenak murrizketak izan dira, udalak zehaztu duenez. Eta nabarmendu du, [...]
15.500.000 euro inguruko aurrekontua izango du udalak; auzolanak ere garrantzia «handia» izango du
2013rako aurrekontuak aurkeztu zituen atzo udal gobernu taldeak. 15.500.000 euro inguruko aurrekontua izango du udalak, eta «lehentasuna herritarren gizarte ongizateak» izango du. Auzolana ere garrantzitsua izango da.
Gizarte ongizateari dagokion partida bere horretan mantendu dute, «garrantzia berezia duelako, ezinbestekoa baita aukera eta egoera txarrenean daudenak babesteko». Udalaren erronka nagusia egoera ekonomiko larria sufritzen ari diren familia oiartzuarrei babesa ematea izango da. Prebentzio talde berria ere martxan jarri du, eta parekidetasunaren gaiari «indar berezia» emango dio. Herriko eragileek jasotzen dituzten laguntzak «mantentzeko ahalegina» ere egin du udalak.
Auzolana izango da «garrantzia handia» izango duen beste gaietako bat: «Egitasmo nagusienetarikoa izango da eta 100.000 euroko partida mantenduko da». Datorren urtean herriko beste auzo batzuetan gauzatuko dituzte auzolan saioak (aurten bidegorrian eta Ergoienenen egin dituzte). Horiek prestatzen ari dira udala eta Auzolan Brigada.
Udalak bere buruari jarritako beste erronka zerbitzuak hobetzea izango da: «Atez ateko hondakin bilketari dagokionez, urrats berriak egin nahi ditugu zerbitzua hobetu eta baliabideak optimizatzeko; garraio publiko propio eta bideragarria sustatzen jarraituko dugu, eta Bibliotekako sabaia konpondu eta igogailua jarriko dugu».
Krisia eta murrizketak
Gainontzeko partida guztietako egokitzapenak murrizketak izan dira, udalak zehaztu duenez. Eta nabarmendu du, datorren urteko aurrekontuak ere krisi ekonomikoak baldintzatutakoak izango direla: «Hirigintzatik jasotzen zen dirua urtez urte behera doa, eta udaletik kanpoko erakundeetatik jasotzen den diru kopurua ere murriztu da. Horregatik, udalak beste urtebetez aurrekontu zuhurrak egin ditu, adituen iritziak aintzat hartuz».
Hala ere, jakinarazi du 2012an udalak zuen zorra 800.000 euro inguru murriztuko dela aurreikusi dutela. Horrez gain, datozen bizpahiru urteetan udalaren defizitza gaindituko dela espero dute.
Aurrekontuak, herritarrek eta eragileek egindako ekarpenekin osatu direla ere gogorarazi du, eta oposizioari ere ekarpenak egiteko aukera eman zaiola.
Pozik parte hartzearekin
Udalak parte hartze prozesua jarri zuen martxan herritarrekin aurrekontuak zehazteko: «Garrantzitsua bezain ezinbestekoa da hori udalarentzat». Egindako hamabost batzarretan 164 lagunek parte hartu dute, eta parte hartze prozesuaren balorazio positiboa egin du udalak.
Hala ere, hurrengo prozesuei begira hausnarketa egingo duela jakinarazi du, «aurrerantzean egiten ditugun parte hartze prozesuak are parte hartzaileagoak izan daitezen».

