Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Herri lasterketarako izena eman daiteke oraindik

Herri bilguneak eta herriko kirolari talde batek antolatu dute, preso eta iheslarien egoera salatzeko Oraindik izena emateko aukera dago Herrira-k eta herriko kirolari talde batek hilaren 30erako antolatutako herri lasterketan. 170 pertsonek eman dute izena oraingoz, eta gutxienez 200 apuntatzea da helburua. Horregatik, herritarrei eta inguruko herrietako bizilagunei deia egin diete parte hartzeko. Zerrendak herriko tabernetan eta kiroldegian egongo dira igandera arte, eta edonork parte har dezake: haur, gazte edo heldu izan. Izan ere, «preso eta iheslarien egoera salatzea da asmoa, eta eurei elkartasuna adieraztea». Beraz, ez da korrikalaria izan beharrik parte hartzeko. Norberak bere erritmora sala dezake presoen egoera. Izena emateko interesa duten helduek 6 euro oraindu behar dituzte kamisetarekin korri egin nahi izanez gero. Bestela, bi euro. Igandea baino lehen izena ematen dutenek ziurtatuta izango dute kamiseta, baina ondoren apuntatzen direnei ez diete bermatzen izango dutenik. Egunean bertan ere izango da izena emateko aukera, lasterketa baino lehen plazara agertuta. 1.200 kilometrora Helduek egin beharreko ibilbidea 6,5 kilometrokoa da: 12:00etan plazatik atera, Fortalezara joan, Altzibar, Iturriotz eta Ugaldetxo pasatu, Tolaitara igo, Belutenera iritsi, eta plazara itzuli. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, herriko presoak 1.200 kilometrora daude, eta 200 pertsonek 6,5 kilometro eginez gero, 1.200 kilometro pasatxo izango lirateke: «Presoengandik bereizten gaituzten [...]

admin
Bidasoa
2012/12/21

Herri bilguneak eta herriko kirolari talde batek antolatu dute, preso eta iheslarien egoera salatzeko

Oraindik izena emateko aukera dago Herrira-k eta herriko kirolari talde batek hilaren 30erako antolatutako herri lasterketan. 170 pertsonek eman dute izena oraingoz, eta gutxienez 200 apuntatzea da helburua. Horregatik, herritarrei eta inguruko herrietako bizilagunei deia egin diete parte hartzeko.

Zerrendak herriko tabernetan eta kiroldegian egongo dira igandera arte, eta edonork parte har dezake: haur, gazte edo heldu izan. Izan ere, «preso eta iheslarien egoera salatzea da asmoa, eta eurei elkartasuna adieraztea». Beraz, ez da korrikalaria izan beharrik parte hartzeko. Norberak bere erritmora sala dezake presoen egoera.

Izena emateko interesa duten helduek 6 euro oraindu behar dituzte kamisetarekin korri egin nahi izanez gero. Bestela, bi euro. Igandea baino lehen izena ematen dutenek ziurtatuta izango dute kamiseta, baina ondoren apuntatzen direnei ez diete bermatzen izango dutenik. Egunean bertan ere izango da izena emateko aukera, lasterketa baino lehen plazara agertuta.

Antolatzaileek inguruko herrietakoei parte hartzeko deia egin diete.

1.200 kilometrora
Helduek egin beharreko ibilbidea 6,5 kilometrokoa da: 12:00etan plazatik atera, Fortalezara joan, Altzibar, Iturriotz eta Ugaldetxo pasatu, Tolaitara igo, Belutenera iritsi, eta plazara itzuli. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, herriko presoak 1.200 kilometrora daude, eta 200 pertsonek 6,5 kilometro eginez gero, 1.200 kilometro pasatxo izango lirateke: «Presoengandik bereizten gaituzten kilometro horiek egin eta hurbiltzeko keinua egitea da asmoa».

Ondoren, zer jan eta edan egongo da korrikalarientzat. Amazkar tabernak salda eskainiko du, eta pintxoak eta edaria ere izango dira. Eta sariak ere bai: txapela bana jasoko duten lehen neskak eta lehen mutilak.

Haur eta gaztetxoen lasterketa 11:30ean aterako da plazatik. Landetxera joan, eta txokolategiko kaletik itzuli beharko dute horiek. 9 urtetik beherakoek buelta bat emango dute, eta gorakoek bi. Talde honetan parte hartuko dutenek ez dute izena ematerakoan ordaindu beharrik, ezta aurrez izena eman beharrik ere. Egunean bertan azaltzearekin nahikoa da. Ondoren, txokolatea eta bizkotxoa izango dituzte.

Herriko kirolarien helburua lasterketa urtero egitea da, «dispertsioa dagoen bitartean, salatzeko». Urteko azkeneko igandean izango da.

Gabonetako ekimenak
Herrira-k, beste hainbat elkartasun ekimen ere antolatu ditu Gabonetarako (behean). Gaur egingo dute lehena.

Egitaraua

  • Gaur, hilak 21. Elkarretaratzea kantuz, 20:00etan, Alcampon.
  • Astelehena, hilak 24. 17:00etan, Hator-Hator neska-mutil herrira. Kantari, auzoz auzo.
  • Ostirala, hilak 28. Hileko azken ostirala. Berezia izango da.
  • Igandea, hilak 30. I. Herrira Herri Lasterketa.
  • Astelehena, hilak 31. Urte bukaera ospatzeko ekitaldi berezia, 19:30ean, plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.