Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Sei gazteetatik bosten epaia berretsi du Auzitegi Gorenak

Auzitegi Gorenak berretsi egin du Oreretako bost gazteri Auzitegi Nazionalak jarritako zigorra, eta Xabier Lujanbiok, Arkaitz Anzak, Ion Aitor Alberdik, Maitane Linazasorok, eta Aitor Francok espetxera joan beharko dute. Iosu Arruabarrenaren errekurtsoa onartu zuen Gorenak. Atzo eguerdian jakinarazi zuen auzitegiak errekurtsoaren gaineko erabakia. Auzipetuen abokatuak orain dela bederatzi hilabete jarri zion epaiari helegitea, eta duela bi aztertu zuen Auzitegi Gorenak. Edozein momentutan jakinaraztekoak ziren, eta atzo eman zuten horren berri: espetxeratzeko agindua dutenek sei urte eta sei urte eta erdi arteko zigorrak bete beharko dituzte. Pasa den urtarrilean jakinarazi zuen Auzitegi Nazionalak Oarsoaldeko hamazazpi gazteen gaineko epaia, iazko uztailean epaiketa egin ondoren. Horietatik 11 absolbitu zituzten, eta seiri kartzela zigorrak ezarri zizkieten, epaiaren arabera betiere, “talde terroristako kide” izatea leporatuta. Lujanbiori sei urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, eta gainontzekoei seinakoa. Fiskaltzak auzipetu guztientzako zortzina urteko espetxe zigorrak eskatu zituen, eta AVTk, berriz, zortzi eta hamabi urte arteko zigor eskaerak. Auzipetuek orduan salatu zutenez, “torturetatik lortutako autoinkulpazioen frogekin” zein jazarpenekin epaitu zituzten.   2008an atxilotuak 2008ko apirilean eman zuen Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Oarsoaldeko 22 gazte atxilotzeko agindua, “Segiko kide izatea” leporatuta. Horietako hamar, apirileko polizia operazioan atxilotu zituzten eta beste hamar, Donostiako Auzitegian aurkeztu zirenean, urte [...]

admin
Bidasoa
2012/12/19

Auzitegi Gorenak berretsi egin du Oreretako bost gazteri Auzitegi Nazionalak jarritako zigorra, eta Xabier Lujanbiok, Arkaitz Anzak, Ion Aitor Alberdik, Maitane Linazasorok, eta Aitor Francok espetxera joan beharko dute. Iosu Arruabarrenaren errekurtsoa onartu zuen Gorenak. Atzo eguerdian jakinarazi zuen auzitegiak errekurtsoaren gaineko erabakia.Eleak-ek egindako agerraldia, gazte auzipetuen alde

Auzipetuen abokatuak orain dela bederatzi hilabete jarri zion epaiari helegitea, eta duela bi aztertu zuen Auzitegi Gorenak. Edozein momentutan jakinaraztekoak ziren, eta atzo eman zuten horren berri: espetxeratzeko agindua dutenek sei urte eta sei urte eta erdi arteko zigorrak bete beharko dituzte.

Pasa den urtarrilean jakinarazi zuen Auzitegi Nazionalak Oarsoaldeko hamazazpi gazteen gaineko epaia, iazko uztailean epaiketa egin ondoren. Horietatik 11 absolbitu zituzten, eta seiri kartzela zigorrak ezarri zizkieten, epaiaren arabera betiere, “talde terroristako kide” izatea leporatuta. Lujanbiori sei urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, eta gainontzekoei seinakoa. Fiskaltzak auzipetu guztientzako zortzina urteko espetxe zigorrak eskatu zituen, eta AVTk, berriz, zortzi eta hamabi urte arteko zigor eskaerak.

Auzipetuek orduan salatu zutenez, “torturetatik lortutako autoinkulpazioen frogekin” zein jazarpenekin epaitu zituzten.

 

2008an atxilotuak

2008ko apirilean eman zuen Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Oarsoaldeko 22 gazte atxilotzeko agindua, “Segiko kide izatea” leporatuta. Horietako hamar, apirileko polizia operazioan atxilotu zituzten eta beste hamar, Donostiako Auzitegian aurkeztu zirenean, urte horretako uztailean. Beste bik ihes egin zuten.

Apirilean atxilotu zituztenek tratu txarrak eta jazarpen sexuala salatu zituzten. Atxilotuen artetik, hamazazpi auzipetu zituzten, eta gainontzeko hirurak, epaiketaren aurretik absolbitu zituzten. Segiko kide izatea leporatu zieten guztiei. Epaia jakin eta berehala, lehen mobilizazioa egin zuten Errenteria-Oreretako Herriko Enparantzan. Hamarnaka lagunek hartu zuten parte bertan.

 

Igandean, manifestazioa

Auzitegi Gorenak epaia berresten zuela jakinaraztean, gutxi gorabehera une berean, Eleak-ek agerraldia egin zuen herrian. Igandean manifestazioa egingo dute Errenteria-Oreretan, 12:30etik aurrera, Gamon Zumarditik abiatuta. Leloa, azken hilabeteetan gazteak babesteko izan dena: Gure etxeko atea zabalik dute.

Agerraldia egitean, bertan zeudenek (zigortutako hiru zeuden prentsaurrekoan) ez zuten epaiaren berririk oraindik, eta Eleak-en izenean, Xanti Angulok esan zuen oraindik ez zekiela auzipetuei zer gertatuko zitzaien. Horregatik, zigortutako sei gazteak eta euren senideak “ezinegon hutsean” bizi direla salatu zuen, “egoera hau noiz bukatuko zain”. Espainiako justiziaren funtzionamendua “krudela” dela esan zuten Eleak-eko kideek.

Sei gazte horien alde babes harresia osatu nahi dute, eta horregatik igandean eskualdeko norbanako zein eragile guztiei dei egin diote bertaratzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.