Lartaungo zikloturistek 2013ko lizentziak egiteko epea zabaldu dute
Bi aukera dituzte txirrindulariek: EAEko lizentzia egitea 83 euroan, edota Espainiakoa, 88an Lartaungo zikloturistek 2013 denboraldirako lizentziak egiteko epea ireki dute. Iaz bezala, bi motako lizentziak egiteko aukera izango da: EAE Euskal Autonomia...
Bi aukera dituzte txirrindulariek: EAEko lizentzia egitea 83 euroan, edota Espainiakoa, 88an
Lartaungo zikloturistek 2013 denboraldirako lizentziak egiteko epea ireki dute. Iaz bezala, bi motako lizentziak egiteko aukera izango da: EAE Euskal Autonomia Erkidegokoa (83 euroan) eta Espainiako Estatukoa, homologatua dagoena (88 euroan). Lartaungo kideek zehaztu dutenez, bi lizentzien istripu asegurua eta estaldurak berdinak dira. Bestalde, elkarteko bazkide kuota 15 eurokoa izango da.
Hala, lizentziak eta bazkide kuota (98 edo 103 euro) Euskadiko Kutxan sartu behar dituzte interesdunek, honako kontu korrontean: 3035 0126 61 1260007282 (izen-abizenak adierazita).

