‘Gazta zati bat’ ikus-entzunezkoarekin itzuliko da Cinema Paradiso
Gazta zati bat Jon Maiaren zuzendaritzapean ekoiztutako ikus-entzunezkoa proiektatuko dute bihar, Cinema Paradisoren barruan. Emanaldia Amaia KZn izango da, 20:00etan. Azken urteotan Euskal Herrian emandako gertakariak azaleratzen ditu filmak. Gizakia ...
Gazta zati bat Jon Maiaren zuzendaritzapean ekoiztutako ikus-entzunezkoa proiektatuko dute bihar, Cinema Paradisoren barruan. Emanaldia Amaia KZn izango da, 20:00etan.
Azken urteotan Euskal Herrian emandako gertakariak azaleratzen ditu filmak. Gizakia ardatz hartuta, kazetaritza kronikak eta estereotipoak alboratzen ditu. Eskozia eta Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen inguruan ere hitz egiten du dokumentalak, eta etorkizuna klabe baikorrean azaltzen du.
Hazia Kultur Elkartearen laguntzarekin antolatu du emanaldia Cinema Paradiso zikloak. Angel Oiarbide filmaren protagonistetako bat izateaz gain, Nazioen Mundua elkarteko kidea ere da eta berak aurkeztuko du proiekzioa. Ondotik izango den solasaldia ere gidatuko du Oiarbidek.