Euskal giroa nagusituko da etziko San Tomas Egunean
Aurtengo San Tomas Eguna ospatzeko helburuarekin, hainbat ekitaldi egingo dituzte etzi Moskun, 08:00etan abiatuta. Ospakizunak egun osoan zehar eta iluntzean ere izango dira. Hainbat erakusketa, lehiaketa eta dantza zein musika emankizun bilduko ditu a...
Aurtengo San Tomas Eguna ospatzeko helburuarekin, hainbat ekitaldi egingo dituzte etzi Moskun, 08:00etan abiatuta. Ospakizunak egun osoan zehar eta iluntzean ere izango dira.
Hainbat erakusketa, lehiaketa eta dantza zein musika emankizun bilduko ditu azokak. Lehiaketak goizez egingo dira, eta arratsaldean, berriz, musika eta dantza nagusituko dira. Gauean diskofesta ere egingo dute.
Horiek horrela, 19:00etatik aurrera trafikoa moztuko dutela jakinarazi, eta L3 autobus zerbitzua baliatzea gomendatu du Udaltzaingoak.
Era berean, larunbateko ohiko azokak zenbait aldaketa jasango ditu. Izan ere, txosnak kendu behar izango dituzte, eta beraz, Dolores Salis eta San Jose kaleetara lekualdatuko dute azoka.
Egitaraua bertan ezagutu daiteke.

