San Tomaseko egitaraua ezagutzera eman dute
Ostiralean izango da San Tomas eguna eta horrekin batera, ohiko azoka egingo dute Moskuko plazan. Egitaraua: 08:00. Nekazaritza produktuen lehiaketa eta erakusketarako postuen banaketa. Irungo Udalak eta Euskal Kirolak elkarteak antolatutako jarduer...
Ostiralean izango da San Tomas eguna eta horrekin batera, ohiko azoka egingo dute Moskuko plazan.
Egitaraua:
- 08:00. Nekazaritza produktuen lehiaketa eta erakusketarako postuen banaketa. Irungo Udalak eta Euskal Kirolak elkarteak antolatutako jarduera.
- 09:00. Postuen irekiera.
- 11:30. Gipuzkoako Erlezainen elkartearen eskutik, ezti dastaketa.
- 13:00. Barazki, animalia eta ezti lehiaketen sari banaketa.
- 17:30. Txorimaloak Soinu Taldearen emanaldia.
- 18:00. Adaxka Dantza Taldearen emanaldia.
- 18:30. Ibarla-Meaka Dantza Taldearen txanda.
- 19:00. Eraiki Dantza Taldearen saioa.
- 19:30. Irungo Udal Musika Eskolaren emanaldia.
- 20:00. Auntxa Trikitixa Eskolako ikasleen entzunaldia.
- 20:30. Meaka Euskal Dantza Taldea eta Bidasoako Trikitilariak taldearen emanaldia.
- 21:00. Kemen Dantza Taldeak saioa.
- 21:30. Meakako Adixkideak taldearen emanaldia.
- 22:00. Diskofesta.
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 19:00etatik aurrera trafikoa moztuko dute Mosku inguruan eta beraz, L3 autobus zerbitzua baliatzea gomendatu dute. Hala ere, autobusak berak zenbait aldaketa paira ditzakeela ere adierazi du Udaltzaingoak.