Manifestaziora deitu du Eleak-ek, sei gazte zigortuen alde
Igandean manifestazioa egingo dute Errenteria-Oreretan, 12:30ean, Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko Segikoak izateagatik zigortutako sei gazteen alde. Manifestazioaren leloa Gure etxeko atea zabalik dute izango da, eta Gamon Zumarditik irtengo da....
Igandean manifestazioa egingo dute Errenteria-Oreretan, 12:30ean, Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko Segikoak izateagatik zigortutako sei gazteen alde. Manifestazioaren leloa Gure etxeko atea zabalik dute izango da, eta Gamon Zumarditik irtengo da.
Orain dela bederatzi hilabete jarri zioten errekurtsoa epaiari, eta urrian aztertu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. “Egun, oraindik ez dakigu zer gertatuko zaien”, esan du Xanti Angulok Eleak-en izenean. Horregatik, zigortutako sei gazteak eta euren senideak (horietako batzuk zeuden prentsaurrekoan) “ezinegon hutsean” bizi direla salatu dute, “egoera hau noiz bukatuko zain”. Espainiako justiziaren funtzionamendua “krudela” dela esan dute.
Sei gazte horien alde babes harresia osatu nahi dute, eta horregatik igandean eskualdeko jendarte guztiari dei egin diote bertara hurbiltzeko.