Kepa Acero surflariak hitzaldia emango du bihar, MUn
Kepa Acero surflariak hitzaldia eskainiko du bihar Mondragon Unibertsitateko Bidasoko kanpusean. Turismo Aktiboan oinarritutako masterrean eta Surf Marketingaren Ikasturte Aurreratuaren baitan kokatzen da MUko solasaldia. Surflariak eskainiko duen hitz...
Kepa Acero surflariak hitzaldia eskainiko du bihar Mondragon Unibertsitateko Bidasoko kanpusean. Turismo Aktiboan oinarritutako masterrean eta Surf Marketingaren Ikasturte Aurreratuaren baitan kokatzen da MUko solasaldia.
Surflariak eskainiko duen hitzaldia bere ibilbide profesionalaren errepasoa eginez hasiko da, eta ondoren bere azken proiektuaren berri emango du. Hala, Alaskatik Patagoniara egindako bidaia aurkeztuko du Acerok.
Hitzaldia 18:00etan abiatuko da eta debalde den arren, leku mugatuak daude. Hori dela eta, parte hartu nahi duten lagunek posta elektronikoa bidali beharko dute aldez aurretik.