Hondarribiak puntu gehiago lortu ditu etxetik kanpo etxean baino
Hondarribia futbol taldeak garaipena lortu zuen Arrasaten herenegun arratsaldean, Mondragon taldearen kontra (0-2), Lurraldeko Ohorezko Mailako hamalaugarren jardunaldian. Partida oso borrokatua izan zen. Etxekoak baloiaren kontrola edukitzen saiatu ziren, baina ez zuten aukera askorik sortu. Hondarribiak ondo eutsi zien Arrasatekoei, eta bikain baliatu zituen etxekoen hutsak, bi golak sartzeko. Rodri Alonsok ligako zazpigaren gola sartu zuen, eta Aitor Tijerok bigarrena, partida erabakita utzi zuen gola hain zuzen. Hondarribiarrek, gainera, aukera gehiago sortu zituzten, eta beste golen bat sartzeko aukera izan zuten. Partida bukatuta Mikel Llorente entrenatzaileak bere jokalarien lana txalotu zuen, eta datorren asteburuan berdin jokatzea espero duela esan zuen: «Garaipen oso ona izan da. Etxetik kanpo taldea izugarri dabil, eta orain etxean hobetu behar dugu». Azkena, Touringen kontra Llorentek onartu duenez, etxean baino emaitza hobeak lortu ditu taldeak kanpoan. Hondartzatik urrun jokatutako zazpi partidetatik lau irabazi eta bat berdindu ditu Hondarribiak. Besteak beste, bigarren postuan dagoen Real Unionen eta Oiartzunen —laugarrena da— zelaietan irabazi du, eta Aretxabaletarekin berdindu. Hernani liderraren kontra gol bakarreko aldeaz galdu zuten berdeek, ligako lehen partida. Urteko azken partida etxean jokatuko du Hondarribiak, Touring taldearen kontra. Etxean Beriorekin galdu eta gero, zortzigarren postuan dago Touring. Hondarribiak larunbatean izango du zaleei Olentzeroren oparia aldez aurretik ekartzeko [...]
Hondarribia futbol taldeak garaipena lortu zuen Arrasaten herenegun arratsaldean, Mondragon taldearen kontra (0-2), Lurraldeko Ohorezko Mailako hamalaugarren jardunaldian. Partida oso borrokatua izan zen. Etxekoak baloiaren kontrola edukitzen saiatu ziren, baina ez zuten aukera askorik sortu. Hondarribiak ondo eutsi zien Arrasatekoei, eta bikain baliatu zituen etxekoen hutsak, bi golak sartzeko.
Rodri Alonsok ligako zazpigaren gola sartu zuen, eta Aitor Tijerok bigarrena, partida erabakita utzi zuen gola hain zuzen. Hondarribiarrek, gainera, aukera gehiago sortu zituzten, eta beste golen bat sartzeko aukera izan zuten.
Partida bukatuta Mikel Llorente entrenatzaileak bere jokalarien lana txalotu zuen, eta datorren asteburuan berdin jokatzea espero duela esan zuen: «Garaipen oso ona izan da. Etxetik kanpo taldea izugarri dabil, eta orain etxean hobetu behar dugu».
Azkena, Touringen kontra
Llorentek onartu duenez, etxean baino emaitza hobeak lortu ditu taldeak kanpoan. Hondartzatik urrun jokatutako zazpi partidetatik lau irabazi eta bat berdindu ditu Hondarribiak. Besteak beste, bigarren postuan dagoen Real Unionen eta Oiartzunen —laugarrena da— zelaietan irabazi du, eta Aretxabaletarekin berdindu. Hernani liderraren kontra gol bakarreko aldeaz galdu zuten berdeek, ligako lehen partida.
Urteko azken partida etxean jokatuko du Hondarribiak, Touring taldearen kontra. Etxean Beriorekin galdu eta gero, zortzigarren postuan dago Touring. Hondarribiak larunbatean izango du zaleei Olentzeroren oparia aldez aurretik ekartzeko aukera, Errenteriakoak gainbeheran daudelako azken jardunaldietan.
Etxeko azken hiru partidetan puntu bakarra lortu dute hondarribiarrek, eta horri buelta eman nahiko diote garaipen batekin. Lortuz gero, lehen itzuli bikaina biribilduko lukete. Hiru puntuak lortu ezean ere, denboraldi hasieran uste zena baino askoz hobeto dago taldea: jaitsierako lehen postua 11 puntura dute, eta hirugarren postua partida bakarrera.