Ez dira Erreginaren Kopan izango
Iruñeko Obenasa taldearentzat izan zen larunbat arratsaldean Hondartza kiroldegian jokatu zen Emakumeen Ligako euskal derbia. Lehen laurdeneko hasierako minutuetan salbu, Hondarribia-Irun taldea markagailuan atzetik joan zen uneoro, eta nafarrentzat izan zen garaipena (49-56). Huts gutxien egin zituena atera zen garaile. Ondorioz, kopari agur esan diote berdeek. Partidako lehen minutuetan etxeko taldea atera zen finago, baina gutxi iraun zuen horrek, eta lehen laurdena amaitu zenerako Obenasak hamahiru puntuko aldea zuen (10-23); atsedenaldira 11 puntuko aldearekin iritsi ziren bisitariak. Bigarren zatiaren hasiera kaskarra izan zen, batez ere hondarribiarrentzat. Hirugarren laurdenean bederatzi puntu besterik ez zituzten lortu, eta iruñearren aldeko tartea hamabost punturaino iritsi zen. Azken hamar minutuetan etxekoak saiatu ziren, eta Obenasak besoak jaitsi zituen; 13-5 nagusitu ziren hondarribiarrak azken laurdenean, baina ez zen nahikoa izan. Ordezkoen egun txarra Aija Putjina izan zen Obenasaren izarra. 20 puntu lortu zituen eta hamar errebote pilatu. Etxekoen aldetik Keshler eta Igueravidek 11na puntu lortu zituzten, eta hamar Karcik-ek eta Borgesek. Beste partidetan ez bezala, ordezko jokalariek ez zuten larunbatean laguntza handirik eman. Stevensonek soilik saskiratu zuen, 2 puntu besterik ez, baina hamar errebote hartu eta bi asistentzia eman zituen. Bidasoarrek irabazi zuten azken partidako jokalari onenetakoa izan zen Ana Suarez baseak 26 minutu jokatu zituen, [...]
Iruñeko Obenasa taldearentzat izan zen larunbat arratsaldean Hondartza kiroldegian jokatu zen Emakumeen Ligako euskal derbia. Lehen laurdeneko hasierako minutuetan salbu, Hondarribia-Irun taldea markagailuan atzetik joan zen uneoro, eta nafarrentzat izan zen garaipena (49-56). Huts gutxien egin zituena atera zen garaile. Ondorioz, kopari agur esan diote berdeek.
Partidako lehen minutuetan etxeko taldea atera zen finago, baina gutxi iraun zuen horrek, eta lehen laurdena amaitu zenerako Obenasak hamahiru puntuko aldea zuen (10-23); atsedenaldira 11 puntuko aldearekin iritsi ziren bisitariak.
Bigarren zatiaren hasiera kaskarra izan zen, batez ere hondarribiarrentzat. Hirugarren laurdenean bederatzi puntu besterik ez zituzten lortu, eta iruñearren aldeko tartea hamabost punturaino iritsi zen. Azken hamar minutuetan etxekoak saiatu ziren, eta Obenasak besoak jaitsi zituen; 13-5 nagusitu ziren hondarribiarrak azken laurdenean, baina ez zen nahikoa izan.
Ordezkoen egun txarra
Aija Putjina izan zen Obenasaren izarra. 20 puntu lortu zituen eta hamar errebote pilatu. Etxekoen aldetik Keshler eta Igueravidek 11na puntu lortu zituzten, eta hamar Karcik-ek eta Borgesek.
Beste partidetan ez bezala, ordezko jokalariek ez zuten larunbatean laguntza handirik eman. Stevensonek soilik saskiratu zuen, 2 puntu besterik ez, baina hamar errebote hartu eta bi asistentzia eman zituen. Bidasoarrek irabazi zuten azken partidako jokalari onenetakoa izan zen Ana Suarez baseak 26 minutu jokatu zituen, baina ez zuen punturik lortu (5/0 bikoetan, eta 1/0 hirukoetan), eta -6ko balorazioarekin bukatu zuen norgehiagoka.
Porrotaren ondorioz, Hondarribia-Irunek ez du Erreginaren Kopa jokatuko. Lehen itzulia bukatzeko bi jardunaldiren faltan oso zaila zuen sailkapena, baina bazituen aukerak Txingudi Saskibaloia elkarteko taldeak historian lehen aldiz kopa jokatzeko. Rivas, Unigirona, Perfumerias Avenida eta Tintos de Toro dira jokatuko dutenak.