Bihar goiz eta gauez egingo dute lana Eguzkiloren
Bihar, asteazkenarekin langileak gauez lan egingo dute Soroetan. Berriritartze proiektuaren barruan, Eguzkiloreko zoruko hormigoia leuntzeko lanak egin behar dituzte, eta lanen ardura duen enpresak asteazken gauez ere ariko da lanean, goizeko lehen ord...
Bihar, asteazkenarekin langileak gauez lan egingo dute Soroetan. Berriritartze proiektuaren barruan, Eguzkiloreko zoruko hormigoia leuntzeko lanak egin behar dituzte, eta lanen ardura duen enpresak asteazken gauez ere ariko da lanean, goizeko lehen orduak arte. Udaletik nabarmendu dute zerbait ez ohikoa izango dela, ezinbestekoa dela, eta barkamena eskatu diete auzotarrei eragin ditzakeen eragozpenengatik.
Udaletik argitu dutenez, “denbora epe bat behar da hormigoia botatzen denetik leuntzen hasi arte, zoruaren gainean hormigoi freskoaren gainean beharrezko makinak jarri behar baitira. Denbora tarte hori sei bat ordukoa izaten da, eta horrez gain leuntzeko beste 3-6 ordu behar izaten dira”.