Baserriko produktuak sustatuz
Behemendi elkarteak eta Irungo Udaleko Ingurumen Sailak elkarlanean antolatuta, baserritar azoka egin zuten larunbatean Zabaltza plazan. Gabonei begira, baserriko produktuen salmenta sustatu nahi zuten. Hamaika produktu salgai jarri zituzten bertan bildutako ekoizleak, hala nola, barazkiak, eztia, yogurrak, gazta, txerrikiak…. Eguraldia lagun, helburua betetzea lortu zuen baserritarren azokak.