B-boy Underground izan da onena B-boying lehian
Aupa La Basca taldeak antolatuta, Gipuzkoako I. B-boying Txapelketa jokatu dute Kataxulo Gaztetxian Aupa La Basca taldeak antolatuta, Gipuzkoako I. B-Boying Txapelketa jokatu zuten larunbat arratsaldean Kataxulo Gaztetxian. B-boy Underground izan zen irabazlea, B-boy Stamer bigarrena, eta B-boy Maku hirugarrena. Lehiaketa 17:30ak aldera hasi zen. Dantzariak, zozketa egin ondoren, bat baten kontra lehiatu ziren. 19:00ak aldera final-laurdenak jokatzen hasi ziren eta lau b-boy pasatu ziren finalerdietara. Horietatik atera ziren hiru irabazleak, bi irtenaldiko lehiak jokatu ondoren. Dantzariek eta epaimahaiak ere espero baino jende gehiago bildu zen ikuskizunez gozatzera. Dantzariek, eskerrak eman zizkieten bukaeran, emandako animo eta beroagatik. Aupa La Basca taldeari eta Kataxulo Gaztetxiari ere eman zizkieten eskerrak B-boyek, ekitaldia antolatu eta lokala euren esku jartzeagatik.
Aupa La Basca taldeak antolatuta, Gipuzkoako I. B-boying Txapelketa jokatu dute Kataxulo Gaztetxian
Aupa La Basca taldeak antolatuta, Gipuzkoako I. B-Boying Txapelketa jokatu zuten larunbat arratsaldean Kataxulo Gaztetxian. B-boy Underground izan zen irabazlea, B-boy Stamer bigarrena, eta B-boy Maku hirugarrena.
Lehiaketa 17:30ak aldera hasi zen. Dantzariak, zozketa egin ondoren, bat baten kontra lehiatu ziren. 19:00ak aldera final-laurdenak jokatzen hasi ziren eta lau b-boy pasatu ziren finalerdietara. Horietatik atera ziren hiru irabazleak, bi irtenaldiko lehiak jokatu ondoren.
Dantzariek eta epaimahaiak ere espero baino jende gehiago bildu zen ikuskizunez gozatzera. Dantzariek, eskerrak eman zizkieten bukaeran, emandako animo eta beroagatik.
Aupa La Basca taldeari eta Kataxulo Gaztetxiari ere eman zizkieten eskerrak B-boyek, ekitaldia antolatu eta lokala euren esku jartzeagatik.