Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aurkeztutako 231 lanetatik 30 saritu ditu epaimahaiak Prosa eta Poesia Lehiaketan

145 prosa lan eta 86 poesia lan aurkeztu dituzte herriko ikasleek; irabazleen lanekin liburuxka egingo dute XXV. Prosa eta Poesia Lehiaketaren sariak banatu zituzten herenegun, udaletxeko areto nagusian, Irati Etxebeste euskara zinegotziak eta Aitziber Arnaiz euskara teknikariak aurkeztutako ekitaldian. Herriko ikasleek 231 lan aurkeztu dituzte aurten, eta horietatik 30 saritu ditu epaimahaiak (behean, irabazleak). Sari banaketan zehar ikasleek euren sormen lanak irakurri zituzten jendaurrean. Lehen Hezkuntzako Hirugarren Mailatik gorako (batxilergoa barne) Oiartzungo ikasleek har dezakete parte lehiaketan. Aurten, 145 prosa lan aurkeztu dituzte, eta 86 poesiakoak. Herriko idazle gazteen artean, udaleko Euskara Sailak izendatutako epaimahaiak aukeratu ditu saridunak: «Epaile lanetan literatura, hezkuntza eta euskalgintzaren arloan aritzen diren lagun eta talde hauek aritu dira: Pello Añorga; Iñaki Arbelaitz; Sohalge Arbelaitz; Imanol Irigoien; Antton Kazabon; Intxixu AEK euskaltegia; Goiatz Labandibar; Oiartzungo Bertso Eskola eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea». Orain, saritutako lanekin osatutako liburuxka argitaratuko dute, urtero bezala. Liburuxka horiek, LH3tik gorako herriko ikasle guztiei banatuko dizkiete. Arkaitz Goikoetxeak egingo ditu liburuxkako zuzenketak. Saridunak Prosa 1go Saila. Ekiñe Arjona; Beñat Albisu eta Oihane Irastorza. 2. Saila. Ekain Sein; Irati Barron eta Iker Irigoien. 3. Saila. Alaitz Lizaso; Araitz Sagarna eta Beñat Landa. 4. Saila. Amaia Cortes; Maddi Puy eta Naroa Del Rio. 5. Saila. [...]

admin
Bidasoa
2012/12/18

145 prosa lan eta 86 poesia lan aurkeztu dituzte herriko ikasleek; irabazleen lanekin liburuxka egingo dute

XXV. Prosa eta Poesia Lehiaketaren sariak banatu zituzten herenegun, udaletxeko areto nagusian, Irati Etxebeste euskara zinegotziak eta Aitziber Arnaiz euskara teknikariak aurkeztutako ekitaldian. Herriko ikasleek 231 lan aurkeztu dituzte aurten, eta horietatik 30 saritu ditu epaimahaiak (behean, irabazleak). Sari banaketan zehar ikasleek euren sormen lanak irakurri zituzten jendaurrean.

Sarituek, udaleko ordezkariek eta epaimahaiko ordezkarietako batzuek argazkia atera zuten bukaeran.

Lehen Hezkuntzako Hirugarren Mailatik gorako (batxilergoa barne) Oiartzungo ikasleek har dezakete parte lehiaketan. Aurten, 145 prosa lan aurkeztu dituzte, eta 86 poesiakoak.

Herriko idazle gazteen artean, udaleko Euskara Sailak izendatutako epaimahaiak aukeratu ditu saridunak: «Epaile lanetan literatura, hezkuntza eta euskalgintzaren arloan aritzen diren lagun eta talde hauek aritu dira: Pello Añorga; Iñaki Arbelaitz; Sohalge Arbelaitz; Imanol Irigoien; Antton Kazabon; Intxixu AEK euskaltegia; Goiatz Labandibar; Oiartzungo Bertso Eskola eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea».

Orain, saritutako lanekin osatutako liburuxka argitaratuko dute, urtero bezala. Liburuxka horiek, LH3tik gorako herriko ikasle guztiei banatuko dizkiete.

Arkaitz Goikoetxeak egingo ditu liburuxkako zuzenketak.

Saridunak

Prosa

  • 1go Saila. Ekiñe Arjona; Beñat Albisu eta Oihane Irastorza.
  • 2. Saila. Ekain Sein; Irati Barron eta Iker Irigoien.
  • 3. Saila. Alaitz Lizaso; Araitz Sagarna eta Beñat Landa.
  • 4. Saila. Amaia Cortes; Maddi Puy eta Naroa Del Rio.
  • 5. Saila. Karen Muñoz; Maialen Elorza eta Maider Olaizola.
  • 6. Saila. Unai Odriozola; Aintzane Toledo eta Ane Dehesa.

Poesia

  • Hirugarren Saila. June San Sebastian; Katerin Artola eta, June Sarasola, Lide Galdos eta Maider Maya.
  • Laugarren Saila. Amaia Cortes; Imanol Ugalde eta Naroa Del Rio.
  • Bosgarren Saila. Jon Otegi; Maialen Elorza eta Izaro Idarreta.
  • Seigarren Saila. Haizea Saez de Eguilaz; Maria Lizarraga eta Irati Uitzi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.