Zabala eta Rojo euskal presoei biziarteko zigorra ezarri dietela salatu du Herrirak
Zabala eta Rojo euskal presoei biziarteko zigorra ezarri dietela salatu du Herrirak
Irungo Gabriel Zabala eta Jose Ramon Rojo euskal presoei biziarteko zigorra ezarri dietela salatu du Herrira bilguneak. Gaur eguerdian egindako agerraldian azaldu dutenez, Rojori atzo bertan eman zioten zigorraren luzapenaren berri. Horren arabera, hamar urte gehiago eman beharko ditu espetxean preso irundarrak.
Herrira bilgunetik gogor salatu dute bi herrikideen kontrako neurria, “are gehiago, Euskal Herrian bakera hurbiltzea helburu duen ziklo politiko berria kontuan hartzen badugu”. Frantzia eta Espainiako Estatuei espetxe politiuka “ankerra” mantentzea leporatu die eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpena ekarri du gogora.
Horrenbestez, herri bilguneak hilaren 28an Zabaltza plazatik 19:30etan irtengo den manifestazioan parte hartzera deitu ditu Bidasoaldeko herritar guztiak. Horrekin batera, joan den maiatzaren 30ean onartutako mozioari jarraituz urratsak ematera deitu ditu Irungo Udala eta gainontzeko erakundeak; eta Espainiako Estatuari azkenik, eskubide urraketekin eta salbuespen egoerarekin amaitzeko eta Europako ebazpenen aurrean “entzungorrarena” ez egiteko galdegin dio.