Pasaia Musikalen emanaldiak, gaur eta bihar
Pasaia Musikalek hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Gaur bertan izango da lehenengo emanaldia. Pasaia Txiki eta Pasaia Txikitxoak abesbatzek kantaldia emango dute arratsaldean. San Pedroko zaharren etxean izango da, 17:45etik aurrera. ...
Pasaia Musikalek hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Gaur bertan izango da lehenengo emanaldia.
Pasaia Txiki eta Pasaia Txikitxoak abesbatzek kantaldia emango dute arratsaldean. San Pedroko zaharren etxean izango da, 17:45etik aurrera.
Gaur arratsaldean ere, ondoko barrutian, Trintxerpeko parrokian, bi abesbatz horiez gain, Pasaitxo Abesbatzak, Pasaia Gazte Abesbatzak, Illumbe Abesbatzak eta Ibaiertz Abesbatzak kontzertua emango dute. Isabel Mantecon, Josu Elberdin eta Saioa Ruiz izango dira udalerriko abesbatzak zuzentzeko ardura izango dutenak. Elberdinek eta Ruizek, gainera, pianoa jotzeko ardura izango dute, bina abesbatzekin.
Bihar, berriz, Jone Gonzalez eta Usoa Eusebio Musika Eskolako kantu ikasleek kontzertua emango dute Altzako San Luis parrokian, 20:00etatik aurrera.

