‘No es facil’ antzezlana emango du gaur Behibi’s konpainiak, Kabigorrin
Kabigorri Ateneoak antzerki saioa antolatu du gaur arratsalderako Behibi’s konpainiaren eskutik. No es facil (Ez da erraza) antzezlana emango du taldeak, 20:00etan abiatuta. Gainera, Juanjo Etxabeguren margolariaren erakusketa ere prestatu du Ateneoa...
Kabigorri Ateneoak antzerki saioa antolatu du gaur arratsalderako Behibi’s konpainiaren eskutik. No es facil (Ez da erraza) antzezlana emango du taldeak, 20:00etan abiatuta. Gainera, Juanjo Etxabeguren margolariaren erakusketa ere prestatu du Ateneoak. Atzo abiatu eta urtea bukatu bitarte ikusi ahal izango da bertan.
No es facil antzezlanak Patricia Franco du antzezle moduan, eta hausnarketa bultzatzea da lanaren helburu nagusia. Hala, eguneroko bizitzan sortutako galderei erantzuna ematen saiatuko da: “Hau al da emakume bat? Ni euskalduna naiz nire gurasoak kanpokoak izan arren? Bikotea ala bakardadea?”.
Margolanak
Juanjo Etxabegurenek erakusketa abiatu zuen atzo Kabigorrin. Irunen 1961ean jaiotako artista autodidakta da Etxabeguren. Erretratuak eta paisaiak margotzea maite du irundarrak, eta 1985. urtetik erakusketak bakarka eta taldeka egin dituen margolaria da.