Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea ireki dute
Dagoeneko aurkez daitezke lanak Mariasun Landa Sarietarako, eta urtarrilaren 31 arteko epea izango da horretarako. Aurten hirugarrenez aurkeztu du Berdintasun Kontseiluak lehiaketa hori, beste behin, gizarteko hainbat arlotan emakumeek Errenteria-Orere...
Dagoeneko aurkez daitezke lanak Mariasun Landa Sarietarako, eta urtarrilaren 31 arteko epea izango da horretarako. Aurten hirugarrenez aurkeztu du Berdintasun Kontseiluak lehiaketa hori, beste behin, gizarteko hainbat arlotan emakumeek Errenteria-Oreretari egindako ekarpena sustatu, aitortu eta saritzeko asmoz. Modu horretara, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi dutela azaldu du Berdintasun Kontseiluak, eta herri kronika osatu.
Bi sari banatuko dituzte, batetik, Emakumeen Begirada emakumeen aurkeztutako lanen artean (350 euro), eta bestetik, Emakumeen Begirada gainontzeko lanen artean (350 euro).
Bi lan horiek Oarso aldizkarian argitaratuko dituzte, eta era berean, inguruko hedabideetan ateratzeko ahalegina ere egingo du udalak. Gaineratu duenez, bi idazlanetatik bat, gutxienez, euskaraz aurkeztutakoa izan beharko du.
Lanak udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, eta oinarri guztiak hemen kontsulta daitezke.

